Berriak

0rantzaroari buruzko dokumentala

Orantzaroa 2020
Leitzan egindako ikerketan oinarritutako dokumentala. Bertan biltzen dira herritar askoren testigantzak, eta herrian Orantzaroaren inguruan jaso duten tradizioaren xehetasunak:
Olentzero panpinak: edozein irudikapen egiten zen etxe-baserrietan balkoian-leihoan paratzeko; amona xaharra, sorgina, arrantzalea, sagalaria, dantzaria. Denak desberdinak, gizaki itxurarekin.
Su berria egitea: 24an su berria egiten zen; zaharra dena baztertu eta berria egin.
- Familiako kide guztiek banaka egur puska bana paratzen zuten su berrian Olentzeroa ospatzeko.
Enborra haundia ere paratzen zen egun horretan errtzeko. Enbor berezia, ordu luzez, edo egunetan irauteko.
Orantzaroz atsauretzen ziren egun horretan baserri-auzoetan, eta umeei segituz ibili. Janzkera aldetik maindire batekin eta buruan kalabaza paratuz argia egiteko..-
Orantzaro burua: askotan kalabaza erabiltzen zen horretarako: begi-zuloak egin, sudur-zuloak, aho-zuloa, barrendik ongi ustu, eta kandela biztu. Ondoren apaindu ongi eta urrutitik ikusteko moduan paratu... Itxura beldurgarria emanez.
Orantzaroa tximinian barrena etxeetara sartzen zen eta ikara zabaldu.
- Orantzaroa ospatzeko otordu berezia egiten zen orantzaro arratsean, abenduaren 24an. 
 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea

Buletinean alta eman

< Martxoa 2021 >
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
Euskara zerbitzua
Leitzako udala
bai euskarari
© 2014 Altzadi Leitzako Kultur Elkartea (ALKE)

 

alke@leitzakultura.eus
IFZ: G31955602
index
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A