Berriak

Orantzaroa Martikoneko herrian 1986an

Orantzaroa 2018
PLAZAOLA ALDIZKARIA, 1986. OTTERARI (Ohiturari) EUTSI NAIEAN
Aspalditik aierrrak nengoen, gaur idazten asi naizen idatzi hau, azaltzeko. Bear bada ez da garairik egokiena, baño “eguberrik” bittartean ez da beste “Plazaola ” bat argitaratzen eta, nattenaiezkoa neuken orain egitea.
Orantzaroetaz daukat esan nai bat. Orain dela 20 urte (gora bera) Leitzan leiaketa batzuk antolatzen asi ziren, sari eta guzi, “Orantzaro”rik” onenari leiaketa onek , jende artean gaztek zeuden etxeetan geiena olako ilusio eta mugimendu bat sortu zun.
Bear bearrezkoa zegoan zerbait egitera, bada, bi edo batetan gelditzen asi ziran gure Orantzaroak baño, gauz asko bezela, etzen kontun artu emengo “Orantzaroa” emengo ottera. Leitzako “orantzaroak” bado berextasun aundi bat, besteetatik. Neri esan didatenez emen jartzen den bezela balkoben, sapaien edo leioan ez da “Euskalerri” guztian ikusten, baizik Leitzan bakarra, ta berextasun onek berekin zeramakin “Orantzaroa” berextasuna ere.
“Orantzaroa” egiten zen ”Eguberrikin” zerbait ikusteko zuna, edo, inguru ortan sortu zitteken gertaeran baten berri, adierazten ziguna. Etzen prezisoa attun potzolo, pipedun, brusez jantzirik egitea. Ain ongi ematten zun emakumezko bat, bere saxkitxotik ollasko buru edo bixigu buztana agiri zetziola. Baita traje, korbata eta guzi, gabardina besoan zula, Ameriketatik etorria balitz bezela Gabonak etxekoakin igarotzea. Sorgiñek ere bazuen ittekorik. Gure mitologian eguzkin eta illargikin artu emana aundie due, ta, Gabonak aproposak die ortako, olakoak izaten zien Leitzako “Orantzaroak”, denak ezberdinek. 
Oraingoangatik, ez dauket deus esan bearrik kontra, baño pentsatzen det, beste gauz askokin bezela etxeko ottera onak utzi eta kanpoko ez aiñonak artzen ari ote gan. Nire idurieko ottera au berpiztea egoki legoke; ez da bearrezkoa leiaketa bat sortzea, baño antolatuko balitz, mesedez, oiñarriak garbi, ta epai-maiekoak ze o zer dakienak jartzea komeniko litzateke.
Ontaz gehiena dakienak -urtero egiten zuelako- orain eskola beneko-errin  bizi diran aizpek die. Egun ortako aurreneko lana, ojalateroan etxen jartzen zuen “Orantzaroa” ikustea izaten giñun an bizitzen baitzien ordun urten urten politttegoa. Grazi aparta zuen “Orantzaroak” moldatzen. 
Ez dakit ze arrera izanen dun nere idatzi onek, baño pentsatzen det, oaindik zuzendu ditteken bidean ote gauden. 
“Orantzaroan” izaera berberan naiko gauz badauzka esku artean garbittu bearrak, naiz garrantzi aundikoak ez izan batzuentzat, baño egoki legokenak erriarentzat (orain esaten den bezela) proposamendu bat egin nai nuke bukatu baño len.
Aste kulturalan barruan, egun bat, errirako gauzetaz itz egiteko uzteko.
Egun ortan, billera baten juntatuko genituzke agintari, gazte, ez ain gazte, ta zerbatit esateko duen guzia. Ala jakingo genuke askoren iritzia, eta dena artean ziur nago, gauz aundiak egiteko bidean jarriko giñatekela.
 
EGIA BALITZ
 
ARTXIKONEKOA
 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea

Buletinean alta eman

< Maiatza 2019 >
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
Euskara zerbitzua
Leitzako udala
bai euskarari
© 2014 Altzadi Leitzako Kultur Elkartea (ALKE)

 

alke@leitzakultura.eus
IFZ: G31955602
index
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A