Berriak

UEMA eguna Goizuetan, ekainaren 9an

Goizuetako UEMA eguneko batzordeak “Euskaraz bizi eta ari, herri euskaldunak aitzindari” hartu du lelo gisa.  Leloa oso egokia da, konturatu behar dugulako euskararen normalizazioan behar beharrezkoak garela herri euskaldunok eta herri euskaldunok garela hizkuntza politika aurrerakoietan aitzindari. Etorkizuneko Euskal Herri euskalduna lortzeko bidean aitzindaritzarik izan bada, UEMAko udalei esker izan da. Hori da, hain zuzen, aurtengo leloarekin adierazi nahi izan duguna.Aldarrikapen horrekin hasi nahi dugu 2012ko UEMA egun hau, baina hori baino gehiago ere bada, jai eguna ere badugu.

Jai izaera horretan hainbat ekintza antolatu ditugu:

10:00etan UEMAko udaletako ordezkarien Batzar Nagusia udaletxean.

11:00-14:00: haurrentzako puzgarriak, jokoak eta tailerrak.

11:30ean herriko etxeak ezagutzeko bisita gidatua.

13:30ean UEMA eguneko ekitaldi nagusia

Goizean  artisauak, dantzariak eta musikariak herrian zehar.

14:30ean herri bazkaria

16:00-18:00 haurrentzako puzgarriak

19:00etan dantzaldia: Gabezin

Gauean kontzertua Gaztetxean.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea

Buletinean alta eman

< Abendua 2018 >
 
 
 
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
 
 
Euskara zerbitzua
Leitzako udala
bai euskarari
© 2014 Altzadi Leitzako Kultur Elkartea (ALKE)

 

alke@leitzakultura.eus
IFZ: G31955602
index
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A