Historia

1978. Urtean sortuz geroztik, herritar asko aritu da borondatez eta bere denbora librean kultur taldean hainbat ekitaldi antolatzen. Izan ere, Nafarroako iparraldeko herri txiki eta euskalduna baita gurea, eta Nafarroako kultura programazioetatik eta nahiko urrun gelditu da. Geurean hizkuntza, ohiturak eta gainerako guzia estuki loturik baitagokio euskarari.

XXI. mendean garelarik ere, taldeak bizirik dirau eta aurrera eginez, aurrerapauso gehiago eman nahi dira.

Horrela, bada, hasieratik beretik izandu den moduan, honakoa lor baitezakegu gure ekimenaz: herritar guziek gozatzea, kulturaz beren burua janztea, beren kulturaz eta hizkuntzaz libertitzea. Eta gainera beren barne mundua lantzea eta kanpo harremanak aberastea.

Bukatu baino lehenago ezin utziko dugu aipatu gabe aste kulturala, taldearen ibilbidean maiatz aldean antolatu den aste kulturala izandu da ekintza multzorik handiena. Eta emaitzik goxoenak ere horretxek eman dizkio herriari. Duda? Bada, begira itzazu gure artxibo historikoak!

Buletinean alta eman

< Urria 2018 >
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 
 
 
Euskara zerbitzua
Leitzako udala
bai euskarari
© 2014 Altzadi Leitzako Kultur Elkartea (ALKE)

 

alke@leitzakultura.eus
IFZ: G31955602
index
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A