AURKEZPENA

Leitzako kultur taldea, egun ALKE (Altzadi Leitzako Kultur Elkartea) izena duena, 1978an sortu zen. Eta geroztik lanean da, jo eta su, gure herriko bizitza kulturala dinamizatzen. Denbora tarte horretan denean, herritar guzien gustua asetzeko asmotan ekitaldi asko antolatu ditu. Betiere, ahaztu gabe herriko gainerako elkarteen eta herritarren partaidetza eta laguntza. Horrenik gabe jai geneukake.

Altzadi Leitzako Kultur Erakundearen xederik behinena honakoa da: kultura jarduerak antolatzea, bultzatzea eta sustatzea. Eta berenezkoa eta geure-geurea dugun Euskara eta bere garapena zeharkako eta aldibereko helburu ezinbesteko ditugu. Gure altxorrik preziatuena baita geure hizkuntza Leitzan. Eta aurrerantzean ere kultura eta hizkuntza uztarri berean loturik izanen ditugu.

HISTORIA

1978. Urtean sortuz geroztik, herritar asko aritu da borondatez eta bere denbora librean kultur taldean hainbat ekitaldi antolatzen. Izan ere, Nafarroako iparraldeko herri txiki eta euskalduna baita gurea, eta Nafarroako kultura programazioetatik eta nahiko urrun gelditu da. Geurean hizkuntza, ohiturak eta gainerako guzia estuki loturik baitagokio euskarari.

XXI. mendean garelarik ere, taldeak bizirik dirau eta aurrera eginez, aurrerapauso gehiago eman nahi dira. Horrela, bada, hasieratik beretik izandu den moduan, honakoa lor baitezakegu gure ekimenaz: herritar guziek gozatzea, kulturaz beren burua janztea, beren kulturaz eta hizkuntzaz libertitzea. Eta gainera beren barne mundua lantzea eta kanpo harremanak aberastea.

Bukatu baino lehenago ezin utziko dugu aipatu gabe aste kulturala, taldearen ibilbidean maiatz aldean antolatu den aste kulturala izandu da ekintza multzorik handiena. Eta emaitzik goxoenak ere horretxek eman dizkio herriari. Duda? Bada, begira itzazu gure artxibo historikoak!

ARTXIBO HISTORIKOA

Kultur astea nahiz aste kulturala, 1979. urteaz geroz, urtez urte lan ikaragarriak eginak. Oroimen historikoa aberaste aldera, hemen kultur asteari erreparatuko diogu batez ere. Hala ere, 2008. urtetik aurrera kultur asteaz gain, bestelako ekitaldiek ere beren tartea izanen dute atal honetan.

Urte guzietako programak eransteko asmotan gara, baina oraingoz honakoak baino ez ditugu lortu:

KONTAKTUA

Izena *
Fill out this field
E-posta *
Idatzi e-posta helbide egoki bat.
Telefonoa
Fill out this field
Testua
Fill out this field
You need to agree with the terms to proceed