0rantzaroari buruzko dokumentala

Leitzan egindako ikerketan oinarritutako dokumentala. Bertan biltzen dira herritar askoren testigantzak, eta herrian Orantzaroaren inguruan jaso duten tradizioaren xehetasunak:
– Olentzero panpinak: edozein irudikapen egiten zen etxe-baserrietan balkoian-leihoan paratzeko; amona xaharra, sorgina, arrantzalea, sagalaria, dantzaria. Denak desberdinak, gizaki itxurarekin.
– Su berria egitea: 24an su berria egiten zen; zaharra dena baztertu eta berria egin.
– Familiako kide guztiek banaka egur puska bana paratzen zuten su berrian Olentzeroa ospatzeko.
– Enborra haundia ere paratzen zen egun horretan errtzeko. Enbor berezia, ordu luzez, edo egunetan irauteko.
– Orantzaroz atsauretzen ziren egun horretan baserri-auzoetan, eta umeei segituz ibili. Janzkera aldetik maindire batekin eta buruan kalabaza paratuz argia egiteko..-
– Orantzaro burua: askotan kalabaza erabiltzen zen horretarako: begi-zuloak egin, sudur-zuloak, aho-zuloa, barrendik ongi ustu, eta kandela biztu. Ondoren apaindu ongi eta urrutitik ikusteko moduan paratu… Itxura beldurgarria emanez.
– Orantzaroa tximinian barrena etxeetara sartzen zen eta ikara zabaldu.
– Orantzaroa ospatzeko otordu berezia egiten zen orantzaro arratsean, abenduaren 24an.