Berriak
2019
uztaila
05
Patziku Perurena bordariez

Liburua erosteko interesik izanen bazenu, 15 eurotan lor zenezake egilearen beraren bidez.
gehiago irakurri
2019
ekaina
04
Sagardo Eguna 2019

gehiago irakurri
2019
maiatza
08
Kultur Aroa 2019

gehiago irakurri
2018
abendua
17
Orantzaroa Martikoneko herrian 1986an

PLAZAOLA ALDIZKARIA, 1986. OTTERARI (Ohiturari) EUTSI NAIEAN
Aspalditik aierrrak nengoen, gaur idazten asi naizen idatzi hau, azaltzeko. Bear bada ez da garairik egokiena, baño “eguberrik” bittartean ez da beste “Plazaola ” bat argitaratzen eta, nattenaiezkoa neuken orain egitea.
Orantzaroetaz daukat esan nai bat. Orain dela 20 urte (gora bera) Leitzan leiaketa batzuk antolatzen asi ziren, sari eta guzi, “Orantzaro”rik” onenari leiaketa onek , jende artean gaztek zeuden etxeetan geiena olako ilusio eta mugimendu bat sortu zun.
Bear bearrezkoa zegoan zerbait egitera, bada, bi edo batetan gelditzen asi ziran gure Orantzaroak baño, gauz asko bezela, etzen kontun artu emengo “Orantzaroa” emengo ottera. Leitzako “orantzaroak” bado berextasun aundi bat, besteetatik. Neri esan didatenez emen jartzen den bezela balkoben, sapaien edo leioan ez da “Euskalerri” guztian ikusten, baizik Leitzan bakarra, ta berextasun onek berekin zeramakin “Orantzaroa” berextasuna ere.
“Orantzaroa” egiten zen ”Eguberrikin” zerbait ikusteko zuna, edo, inguru ortan sortu zitteken gertaeran baten berri, adierazten ziguna. Etzen prezisoa attun potzolo, pipedun, brusez jantzirik egitea. Ain ongi ematten zun emakumezko bat, bere saxkitxotik ollasko buru edo bixigu buztana agiri zetziola. Baita traje, korbata eta guzi, gabardina besoan zula, Ameriketatik etorria balitz bezela Gabonak etxekoakin igarotzea. Sorgiñek ere bazuen ittekorik. Gure mitologian eguzkin eta illargikin artu emana aundie due, ta, Gabonak aproposak die ortako, olakoak izaten zien Leitzako “Orantzaroak”, denak ezberdinek.
Oraingoangatik, ez dauket deus esan bearrik kontra, baño pentsatzen det, beste gauz askokin bezela etxeko ottera onak utzi eta kanpoko ez aiñonak artzen ari ote gan. Nire idurieko ottera au berpiztea egoki legoke; ez da bearrezkoa leiaketa bat sortzea, baño antolatuko balitz, mesedez, oiñarriak garbi, ta epai-maiekoak ze o zer dakienak jartzea komeniko litzateke.
Ontaz gehiena dakienak -urtero egiten zuelako- orain eskola beneko-errin bizi diran aizpek die. Egun ortako aurreneko lana, ojalateroan etxen jartzen zuen “Orantzaroa” ikustea izaten giñun an bizitzen baitzien ordun urten urten politttegoa. Grazi aparta zuen “Orantzaroak” moldatzen.
Ez dakit ze arrera izanen dun nere idatzi onek, baño pentsatzen det, oaindik zuzendu ditteken bidean ote gauden.
“Orantzaroan” izaera berberan naiko gauz badauzka esku artean garbittu bearrak, naiz garrantzi aundikoak ez izan batzuentzat, baño egoki legokenak erriarentzat (orain esaten den bezela) proposamendu bat egin nai nuke bukatu baño len.
Aste kulturalan barruan, egun bat, errirako gauzetaz itz egiteko uzteko.
Egun ortan, billera baten juntatuko genituzke agintari, gazte, ez ain gazte, ta zerbatit esateko duen guzia. Ala jakingo genuke askoren iritzia, eta dena artean ziur nago, gauz aundiak egiteko bidean jarriko giñatekela.
EGIA BALITZ
ARTXIKONEKOA
gehiago irakurri
2018
abendua
15
Orantzaroa 2018

Orantzaroa ate joka daukagu. Su eske, festa eske...
gehiago irakurri
2018
urria
23
XI. mikologialdia

Ontoak eta xixak oso estimatuak izan dira gurean eta egun ere beren erakargarritasuna ez dute galdu. Jatekoak direnak edo jateko balio ez dutenak hartzen ditugu kontuan: gure kulturaren eta naturaren zati eta zenbaitetan ikur.
gehiago irakurri
2018
urria
04
Oskia Karreraren argazki erakusketa

ESKUEKIN ESATEN DIZUT
Eskuz esku keinuak, energia, sormena.... Hitzez hitz gure eskuetan
Egunerokotasuneko argazkiak, harremanetan eskuekin oharkabean diogun guztia erakusteko testu laburrez lagundurik.
Gaur, urriak 4, arratsaldeko 19etan Oskia Karreraren argazki erakusketaren hasiera, Atekabeltz herrigunean.
gehiago irakurri
2018
urria
01
Aurrera eguna 2018

gehiago irakurri
2018
abuztua
06
Herriko festak

2018ko festak datozkigu. Egutegi oparoa eta Plazaola aldizkaria, herriko kontuekin eta abar osatua.
gehiago irakurri
2018
ekaina
22
Karabana kontakteroa

gehiago irakurri