Leitzako pestetako programa zaharrak paratu ditugu webgunean. Nahi duzun urtera joan, eta inprimatu, gorde edo nahi duzuna egiteko. Zaharrena, hemen azalean duzuna, 1903koa da. Begira zeinen bitxia: bertso-saioa izakio, eta zein bertsolari izanen, eta Lazaro, Txirrita eta Pello Errota. Orduko onenak, eta historian izandu diren onentsunak. Programekin batera, plazaola aldizkari guzi-guziak ere hortxe dituzu. Izugarria, zinez, gure herriari buruzko artxibo historiko horiek guziak hemen denon esku izatea. Zoaz aldizkari sailera, eta hortxe aurkituko dituzu denak. Honatx!
alke@leitzakultura.eus IFZ: G31955602